TOLOSAKO XXIII STREET BASKET TXAPELKETA 2023 - KUADRILAK
Ekainak 10erako, larunbata, Tolosan 3x3 Street Basket txapelketa bat antolatu du TAKE Saskibaloiak. Tolosako San Frantzisko pasealekuan jokatuko da.
Egun bateko torneoa izango da. Arratsaldeko 15:30etan hasi eta gaueko 21:00etan amaituko da.
Izenemate kuota: 30 euro talde bakoitzeko. SARI garrantzitsuak daude:
- Mutilen lehenengo taldeak --> 4 afari IRIARTE jatetxean
- Mutilen bigarren taldeak --> 4 afari BIDE BIDE jatetxean
- Nesken lehenengo taldeak --> 4 afari AMA jatetxean
- Nesken bigarren taldeak --> 4 afari ORBELA jatetxean
- Sari berezia --> ZEHAZTEKE
Parte hartzen duen jokalari bakoitzari kamiseta bat emango zaio opari gisa.
A ze paotsa!!!!!!
TOLOSAKO XXIII STREET BASKET TXAPELKETA 2023 - ALEBINAK ETA INFANTILAK
Ekainak 10erako, larunbata, Tolosa-n, 3x3 Street Basket-eko txapelketa bat antolatu du TAKE Saskibaloia klubak. Tolosako Alondegia plazan jokatuko da.
Bi mailatan banatuko dira partaideak: Alebinak (2011-2012) eta Infantilak (2009-2010).
Egun bateko torneoa izango da. Goizeko 9:00etan hasi eta eguerdiko 13:30etan amaituko da.
Izenemate kuota: 20 euro talde bakoitzeko. SARI garrantzitsuak daude:
- 1 --> 4 otordu HIRU pizzerian.
- 2 --> zehazteke
Parte hartzen duen jokalari bakoitzari kamiseta bat emango zaio opari gisa.
A ze paotsa!!!!!!
ANIMATU ZAITEZTE!!!!!!!!!!