Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Ezagutu ezazu... Iñigo Martiarena

Martia sakonago ezagutzeko aukera. Izan ere, itxurak ez du beti barruan dagoena agerrarazten eta aukera polita da elkarrizketa hau Iñigo izenez inor askok ezagutzen ez duen Martia ezagutzeko.

1. Zerk bultzatu zintuen saskibaloian jokatzera?

Hasieran futbol salan jokatzen nuen eta ikusita ez zela niretzat egindako kirola, aldatzea erabaki nuen. Saskibaloian kasualitatez hasi nintzela esan liteke.

2. Nor izan da zure eredua?

Eredu bezela ez dut jokalari bat eduki, inguruan izan ditudan jokalariei jarraitzen nien eta haietaz gauzak ikasten joan naiz, baina behin ere ez dut izan jokalari bakarra eredu gisa.

3. Noiz hasi zinen saskibaloian jokatzen?

Gaizki ez banaiz gogoratzen 15 urterekin hasi nintzen, kuadrilako beste pare bat ere hasi ziren eta hirurok animatu ginen.

4. TAKE-k izkutuko lan ugari ditu, horietako hainbaten partaide izaki, zerk bultzatzen zaitu isileko lan hori egitera?

Gazte gaztetatik izan naiz nahiko saltseroa eta gauzak egitea gustatu izan zaidan persona, 17 urte nituela asialdi taldeko begirale sartu nintzen eta ordutikan hona beti izan dut gauza batean ez bada bestean lanean aritzeko gogoa. Gaztetxoek ilusio asko ematen didate gauzak aurrera eramateko garaian, ikusi besterik ez dago zenbat ume eta gaztetxo pasatzen diren aste guztian entrenamenduetatik, horiek denak saskibaloiaz gozatzeko aukera bat edukitzeak indarra ematen du lanean jarraitzeko. Bestalde klubaren barruan dagoen giroak ere laguntzen du, nahiz eta batzuetan gure berotualdiak eduki.

5. Goi mailako entrenatzaile titulua eskuan izanda... zein helburu dituzu aurten?

Azken urteetako helburu berdintxuak, paper bat eskuan izateak ez dizu bizitza aldatzen. Klubaren barruan lan egiten jarraitu eta gaztetxoei ahal dudan guztia erakustea beraiek garatzen joan daitezen saskibaloi jokalari bezala. Hortik aurrera datozenak ongi etorriak izango dira.

6. Zer eman dizu titulo honek entrenatzaile bezala? Eta pertsona bezala?

Entrenatzaile bezala asko eman dit bai jakintza aldetik eta baita saskibaloia ulertzeko moduan ere, gauza asko ikasten dituzu eta konturatzen zara ze mundu zabala den saskibaloiarena eta ze gutxi ezagutzen dugun. Pertsona bezela jende asko ezagutzeko aukera eman dit.

7. Datorren urtean, TAKE-k 25 urte betetzen ditu, nola ikusten duzu TAKE-ren osasuna?

Gaur egunean klubak duen osasuna ona dela esango nuke. Azken urteetan gaztetxoen aldetik izan duen gorakada ikusita esan daiteke etorkizuna ziurtatuta duela alde horretatik. Bestalde bizi dugun krisi famoso hau dela eta ekonomi arloan bai ematen duela kezka gehiago, baina denen artean ziur aurrera aterako dugula kluba.

8. Planta gogor horren atzean... zer ezkutatzen da?

Egia esateko planta gogor hori gehiago dela esaten dutena naizena baino. Hala ere, badakit askotan lenengo erreakzioa ez dela izaten oso maitekorra eta goxoa, baina guztiok ditugu akatsak eta saiatu arren ez dugu lortzen zuzentzea, beraz beraiekin bizi beharra izaten da. Pertsona arrunt bat, egiten dituen gauzetaz gozatzea gustatzen zaiona.

9. Aurten, garai zaharrak gogoratuz, neska talde bat ere entrenatzera zoaz. Nondik hasteko asmoa duzu?

Hasieratik. Lehendabizi taldearen maila ikusi beharko da eta horren arabera arlo bati garrantzi handiagoa eman edo besteari. Mutilen talde bat edo nesken talde bat entrenatzea erabat ezberdina dela iruditzen zait beraz beldur piska bat ere ematen du baina esperientzi polita izango dela iruditzen zait.

10. Harrobiko haurrak ilusioz datoz, ze gomendio emango zenieke?

Saskibaloiaz gozatzen jarraitzeko eta ahal den neurrian saiatu daitezela euren ilusioak betetzen, SAIATZEN DENAK HELBURUA GERTUAGO IZATEN DU. Ta bestalde, animatuko nituzke klubean jokatzeaz aparte, dauden beste zereginetan ere parte hartzera eta esku bat botatzera.

menu
menu