Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Izerdiak botatzen hasi da TAKE Orbela dagoeneko

Aurki izango den liga hasierari begira lanean dago seniorretako bigarren taldea

Aurki hasiko den denboraldirako lanean da Koldo Arsuagak beste urtebetez zuzenduko duen TAKE Orbela taldea. Taldearen egitura zeharo aldatuko da lehen taldeak hala aginduta. Karim, Ignacio eta Kaiet galduko ditu eta beraien ordez Asier, Iker, Haritz eta Imanol juniorrak igoko dira.

Formazioko taldea izanik, gazteei babesa eman eta hobetzen jarraitzea dute helburu beti ere irudi duin bat emanez. Aurten junior taldeko jokalariek ere bertan minutu ugari izateko aukera izango dute jende helduarengoren aurka, beraien kategoriak ematen ez dien konpetibitate plus hori emanez.

Orain aurredenboraldiko entrenamenduetan dena ematea tokatzen zaie jokalariei aurretik dagoen denboraldiari begira prest egoteko! Aupa ekipo!

menu
menu