Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Lehen porrota Bidebiderentzat

58-54 galdu dute La Peñaren aurka, kontrolpean zegoen partidu batean

Ilusioa eta gogoa gainezka izaten ohi dira denboraldiko lehen partiduari aurre egiteko. Luze egiten da prestakuntza garaia. Iñoiz ez dakizu aurrean dagoen taldeak zer planteatuko duen baino Bidebidek aurredenboraldian bere esku zegoen guztia eta gehiago egin du. Lehen partidurako prest egon arren, Julen, Kaiet eta Mendiluren bajak izan zituen taldeak Bilbora bidaiatzeko.

Taldea lan onaren jakitun, agian gehiegizko konfiantza puntu batekin joan zen lehen partidura eta konfiantza hori kasu honetan kalterako izan da. La Peñak, partidu errexa planteatu zuten. Lehen segundutik azkenekora 2-3 zonan. Partidu oso oso motela eta markagailu bajura. Lehen laurdenean hala ere taldeak etekina atera zion zonakako defentsa horri eta lehen 10 minutua 14-20 bukatu ziren. Bigarren laurdenean ere taldeak lan txukuna egin zuen atsedenaldira aurretik joanez.

Bigarren zatian, etxekoen erritmoaz guztiz kutsatuta, bakarrik jaurtiketak behin eta berriro hutsegiten zituzten. Baldintza honek, Bilbotarrak partiduan sartzea baliatu zuten. Gauzak honela La Peñakoak lehen aldiz jarri ziren aurretik 1:50 falta zenean. Orduztik aurrera nahi eta ezin bat izan zen. Amaieran beraz, etxekoak nagusi 58-54.

Partidua pena handia izan da. Baloia ezin hobeto mugitu arren, bakarrik egindako jaurtiketa ugari hutsegin ziren. Tiro libreko portzentaiak ere ez zuen gehiegi lagundu. Hala ere garbi eduki behar dena, konfiantza ona dela partiduei ekiteko, baino gehiegizko konfiantzarik gabe. Liga gogor batean dago Bidebide eta garaipen guztiak ederki izerditu beharko dira. Porrotari buelta emateko hiru entrenamendu izango ditu taldeak Paduraren bixita jaso baino lehen.

1,2,3... TAKE!!!

menu
menu