Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Urteko lehen garaipena lortu ezinean

Gasteizko Judimendi polikiroldegian jokatutako partiduan garaipena lortu ezinik geratu ziren jubenil mutilak

Euskal Ligako esperientzia gogorra izaten ari da lehenengo fase honetan. Garaipenaren zaporea zein den ezagutu gabe jarraitzen dute mutillek eta partidu askotan etsipena ere nabaritzen hasia da.

Joan den larunbatean Gasteizen jokatutako partidan hasiera hasieratik gauzak ez ziren atera nahi ziren bezela , erasoan ezer gutxi erakutsi zuten eta asko kostatu zitzaien saskiraketak lortzea. Hala ere, hutsunerik handiena defentsako lanean nabaritu zen, ez ziren kontzentraturik atera eta gasteiztarrek eroso jokatu zuten kontraerasoan eta baita 5c5- eko egoeretan ere.

Partida bat geratzen da lehen fasea amaitzeko, datorren igandean Usabal-en jokatuko dute Unamuno talde indartsuaren aurka. Etxean partida onak egiten ari da taldea eta esan liteke partidu estua izango dela, beraz saskibaloiaz gozatu nahi duena igandean 12etan agertu dadila kiroldegira.

menu
menu