Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipena TAKE Urkizu-ko neskentzat Donostiko Bera Bera taldearen aurka

A2 ligan etxean jolastutako bigarren partiduan, bigarren garaipena lortu dute tolosarrek

Donostin jolastutako partidu itsusi baten ondoren, berriz ere etxean jolasteko irrikan zegoen TAKE Urkizu taldea, pasatako astean baino hobeto jolasteko gai direla erakusteko euren buruari. Nahiz eta berriro ere 3 jokalarien faltan aurkeztu partidura, argi zeukaten gure neskek irabaztea zela aukera bakarra.

Ideia hau buruan zuela kantxaratu zen taldea, eta lehenengo laurdenetik frogatu zuten aurkaria baino gehiago zirela, nahiz eta defentsan intentsitate puntu bat falta. Beste aldean gogor erasotzen zuten kanasta, honi esker, eta baloia ondo mugitzeari esker, taldeak atsedenaldira 6 puntuko abantailarekin iristea lortu zuen, 20-14 hain zuzen ere.

Bigarren zatian gauzak ez ziren gehiegi aldatu, Donostiarrak zonan defenditzen hasi ziren, baino TAKE Urkizuko neskek lasaitasunez erasotu zuten, abantaila handituz. Hirugarren laurdena, ohikoa izaten ari den moduan, partiduko onena izan zen, 12-4ko partziala lortuz. Azken laurdenak ez zuen istorio handirik izan, etxeko taldeak intentsitatea mantentzea lortu zuen eta berriro ere laurdena irabaztea lortu zuen.

Aipatzekoa neskak 4 laurdenak irabazteko gai izan zirela. Bukaerako markagailua 40-24. Oso ondo neskak!

Hurrengo partiduan benetan erronka polita taldearentzat, bigarren fasean galdu barik dagoen Bergara taldearen aurka, etxetik kanpo, taldea osoa egon gabe oraindik, eta asten zehar entrenamendu bakarrarekin... Bakoitzak %100-a eman ezkero, zalantzarik gabe partidua borrokatzeko aukera edukiko du taldeak.

Aupa neskak eta 1… 2… 3… TAKE!

menu
menu