Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Maila ona erakutsi dute TAKEko ordezkariek Euskadiko txapelketan

Mutilak garaile izan dira eta neskak hirugarren postuan sailkatu dira.

Emaitza ezberdinak izan dituzte TAKEko ordezkariek lurraldeen arteko Euskadiko txapelketan. Mutilek bi partiduak irabazi dituzte eta neskek aldiz biak galdu. Itxaso eta Gaizkak lehen aldiz bizi izan dute txapelketa hau eta maila ona erakutsi dute bi partiduetan.

Neskek Arabaren aurka ostiralean eta Bizkaiaren aurka igandean galdu dute. Bi partiduetan azken laurdenerarte aukerak izan arren ezin izan dute txapela Gipuzkoa aldera ekarri.

Mutilek aldiz ostiralean Araba garaitu zuten 70-66. Gaizkak 8 puntu eta 10 erreboterekin 18ko balorazioa lortu zuen. Igandean faborito zen Bizkaiaren aurka 53-57 irabazi dute, txapelketa eskuratuz. Bi partiduak irabazita Yon Gonzalezek zuzendutako mutilek txapela lortu dute.

Esperientzia izan hobea Gernikako Maloste kiroldegian bizitakoa. Giro ezin hobea abenduko zubian saskibaloiaz gozatzeko. Hemendik aurrera TAKEko koloreak defendituz, asteburu hontan bizitakoa Usabaleko kantxa gainean erakutsi beharko dute.

menu
menu