Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Take Kirolaren galan

2 sari jaso zituen Take-k

Abenduaren 10ean, asteartean, izan zen 2013ko kirolaren astearen barruan, kirolaren gala. Leidorren eta hainbat eta hainbat aipamenen artean, Takek 2 sari nagusi jaso zituen.

Batetik, berdinatasunaren saria jaso zuten Take-ko neska guztiek, azken urteetan, nesken saskibaloiak izan duen gorakada itzelaren testigantza modura. Horretarako, bertaratu ziren neska oro oholtzara igo ziren eta bi talde nagusietako kapitainek jaso zuten saria, Maddi Lakunza eta Miren Berasategik.

Bigarren sariari dagokionez, mende laurden honetan eginiko lanaren isil eta dizdiratsuaren seinale, ibilbide luze bezain oparo horren aipamenez, Haritz Arana eta Naiara Arreseigorrek jaso zuten saria Klub guztiaren izenean.

Oso pozgarria izan zen, jendeak parte hartzeko izan zuen eskuzabaltasuna. Mila esker bertara hurbildu zineten guztiei eta Zorionak denoi, denok osatzen baitugu TAKE!!

menu
menu