Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Amaitu da TAKE Kanpusa

Bigarren edizio honetan 80 ume baino gehiago izan dira saskibaloiean lehen pausoak emanez

Ekaina amaieran ohitura bilakatzen ari den TAKE Kanpusaren bigarren edizioa ospatu da. 80 ume baino gehiago eta klubeko 12 entrenatzaile izan dira San Juan aurreko astean saskibaloiaz gozatuz. 2006tik 2002ra bitartean jaiotako umeak izan dira saskibaloiaren inguruan lehen pausoak emanez. Jolasak metodologia bezela erabiliz umeek ezin hobeto pasa dute kurtsoko azken aste hau. Begiraleak ere oso gustora atera dira izandako arrakastarekin eta hurrengo urteetan errepikatzeko gogoz.

Ekainean izandako ekintza guztien ondoren, hurrengo denboraldia planifikatzeko denbora dute orain kirol arduradunek. Hurrengo denboraldian gehiago!

menu
menu