TAKErekin GBC ikustera
Bilbao Basketen aurkako partidua ikusteko autobusa antolatuko du klubak
Datorren Abenduak 6an gaueko 21:00etan Donostiako Gipuzkoa Basket taldeak Bilbao Basketen aurka norgehiagoka jokatuko du. Bertara joateko autobusa antolatu du TAKEk eta 15 euroren trukean autobusa eta sarrera izango dira eskuragarri.
Izenemateak takesb@takesb.com helbidera idatzita izango dira.
Lehenengo 55 pertsonek izango dute lehentasuna.
Animatu zaitezte saskibaloiaz gozatzera!!!