Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Partidu interesgarriak astebururako

6 partidu jokatuko dira Usabalen asteburuan

TAKE Aralar Kirolakeko senior neskek partidu erabakiorra izango dute igoera faseko multzoa jokatu ahal izateko. Partidua 14:00tan Usabalen izango da eta zaletuen laguntza beharrezkoa izango dute garaipena eskuratzeko. Aurrean ezaguna den BKL taldea izango da. Aurkari zuzenari irabaztea ezinbestekoa izango da helburua lortu ahal izateko.

Senior mutiletan TAKE Orbela Tabernak azken asteetako bolada onarekin jarraitu nahi du sailkapenean igotzen jarraitzeko eta DKS taldeari egingo diote bixita. TAKE Coaches, Eibarrera joango da liderrari bixita egitera. Partidu zaila baino ez ezinezkoa Andoniren mutilentzat

Junior neskek ostiralean jokatuko dute BKLren aurka. Alainen neskak joko bolada onean daude eta aurreko asteburuan ia Añorgari irabazi ondoren, bide beretik jarraitu nahi dute. Lehen itzulian tolosarrak izan ziren garaile.

Junior mutiletan Ignacioren mutilek irteera zaila izango dute Urretxura. Urola Garaiko Lanbide eskola ligako oilarretako bat da baino entrenamenduetan egiten ari diren lan bikaina kantxan erakutsi nahi dute.

Kadete mutiletan errendimenduan dauden TAKE eta TAKE Iurre Tabernak garaipenak pilatzen jarraitu nahi dute sailkapeneko postu lasaiagoen bila. TAKEk lehengo astean Bergarari irabazi ondoren konfiantzaz gainezka daude eta lehen urteko kadeteak denboraldiko bigarren garaipenaren bila kantxaratuko dira Usabalen Mondragon Unibertsitatea B taldearen aurka. Oria Electricidad TAKE denboraldi bikaina egiten ari da eta Internacionali egin beharko diote bixita larunbat eguerdian.

Kadete nesketan TAKE Aralar Kirolak sailkapenenaren goikaldean mantentzeko Aldapetari irabazi beharko diote Usabalen 12:00tan. Lan bikaina egiten ari dira Mariaren neskak orain arte partidu bakarra galduz. Zerkausi TAKEk aldiz denboraldiko lehen garaipena bilatuko du etxean 10:30tan La Salleren aurka.

Infantiletan hil ala biziko partidua TAKE Oria Electricidadentzat. Easo 02 Adarraren aurka jokatuko dute eta bertan goiko fasean sartzeko postua izango dute jokuan. TAKE Belatek etxean jokatuko du Orioko Ikastolaren aurka goizeko 9:00tan hobetzen eta intensidadea igotzeko helburuarekin.

Infantil nesketan bi taldeak denboraldi bikaina egiten ari dira. Bigarren urteko TAKE Gorritik denboraldiko 4. garaipena eskuratu nahi du Santa Teresaren aurka eta TAKE Izaskun lehen postuan dago orain arteko partidu guztiak irabazita. Bolada horrekin jarraitzeko Bera Berari irabazi beharko diote Donostian.

menu
menu