Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Ezin garaipena eskuratu liderraren aurka

TAKE Tolosa 68 - Cantbasket 76

Helburua ezberdina duten bi taldek elkarren aurka jokatzen zuten Usabalen larunbat arratsaldean. TAKEk maila mantendu nahi du alde batetik eta La Gallofa Cantbasket taldeak igoera lortu nahi du.

Etxekoak partidua Ibai Gilen baja izango zuten, molestiekin jarraitzen du eta oraindik ez dago lehen taldearekin jokatzeko moduan. Kanpotarrak garaipenarekin lidergoan jarraitzeko gogoz etorri ziren Tolosara.

Partidua Cantbasketekoen nagusitasunarekin hasi zen. Pablo Sanchezek jaurtitako lehen hiru hirukoak saskiratu zituen eta lehen abantailak eman zizkion bere taldeari. Etxekoen hutsarte batek indarra eman zien jokalariei eta Jon Azaldegi eta Iñigo Morenoren eskutik errezago saskiratzen hasi ziren, markagailuari buelta emanez. Lehen laurdena 16-17 amaitu zen.

Bigarren laurdenean denak berdin jarraituko zuela zirudienean hasiera berdindua izan zen, baino laurdeneko azken bost minutuetan tolosarrek saskiratzeko arazo ugari izan zuten eta Cantbasketek abantaila handitu zuen atsedenaldiko 22-37rarte, 0-14ko partzialarekin.

Atsedenaldiaren ondoren hasiera kaxkarra egin zuten etxekoek eta nahiz eta markagailuan gerturatzen saiatu ez zuten lortu. Desabantaila pixkanaka jeisten zen baino ez nahikoa. Jaurtiketetan eginiko akatsek ez zuten gehiago gerturatzen utzi.

Azken laurdenean partiduak bere horretan jarraitu zuen. Etxekoak biderkatu egin ziren Pablo Sanchez eta Miguel Angel Blanco defenditzeko baino arrakasta gutxirekin. Hala ere ez zituzten besoak jetsi eta amaierako minutu on batzuekin desabantaila jeistea lortu zuten amaierako 68-76rarte.

Partidu zaila etxekoentzat. Kantabriarrek lidergoan zergatik dauden erakutsi zuten. Porrot honek TAKEkoak 3 garaipen eta 4 porrotekin uzten ditu. Hurrengo astean ez da partidurik izango zubia dela eta. Konpetiziora Santanderrera egin beharreko bidaiarekin egingo dute, bi amerikar fitxatu berri dituen Estelaren aurka.

menu
menu