Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipen berri bat jubenil neskentzat. Mutilak ezinean Urretxun

Mutiletan: Urola Garaiko Lanbide Eskola 55 - TAKE 33. Nesketan: Arri BKL 46 - TAKE Aralar Kirolak 47.

Junior mutilen taldea ari da pixkanaka joko sentsazioak berreskuratzen. Zarautzen aurka etxean partidu ona egin ostean, taldea konfiantzak dago lan ona egin eta sailkapenean goraka egiteko. Asteburu honetan Urretxun jokatu beharko zuten talde gogor baten aurka. Azken laurden hasierarate partiduan mantendu arren, amaieran abantaila handitu eta partidua 55-33ko emaitzarekin bukatu zen.

Nesketan aldiz, ez ohikoa den ordutegi batean (ostirala arratsaldeko 20:00-tan), TAKE-ko Beasain-era bidaiatzen zuten, garaipen berri bat lortzeko gogotsu. Norgehiagoka Miren Fernandez, Amaia Uranga, Ainara Aierbe eta Ainhoa Simpler-en laguntza gabe aurpegiratu behar zuten gure neskek.

Naiz eta sailkapenak agian kontrakoa esan, argi zuen taldeak ez zela partidu erreza izango. Ordutegi arraroa, 4 baje-kin, kantxa txikia, eta aurkari motibatu bat, urteko lehen garaipena lortzeko aukera ikusten zuena ostiral honetan..

Hasieratik argi geratu zan ostiralekoa ez zela izango irabazteko partidu erreza, ezta ere gure taldearen partetik partidu borobilena. Urtean zear, taldearen seina izan den defentsa gogorra, ez zan agertu Beasaindik atsalde guztian, eta taldeak saskiratze errazak baimentzen zuen behin eta berriro. Azken asteetan defentsan lan oso ona betetzen hari zen taldea, eta egoera hau ezustekoan harrapatu zigun. Askotan gertatzen den bezela, defentsako zalantza hauek, erasoan bere eragina zeukan, eta akatsak bata bestearen atzetik pilatzen zuen taldea. Honen ondorioz, azken laurdenera 5 bera sartu ginan.

Naiz eta ez izan gure eguna, taldea burrukatzeko gogokin jarraitzen zuen, eta partidu guztia azpitik joan arren, hau irabazteko gai bazirela bazekiten gure neskek. Horrela gauzak, azken laurdena gogo aldetik partiduko intentsuena izan zan, lehiaren hasieran lortzen ez ziren saskiratzeak orain bai aiatzen ziran, eta pare bat aldiz markagailuan puntu bakarrera hurbildu arren, BKL-koek beti erantzuten zuten. Minutu baten faltan, eta etxekoen aldeko bi tiro libre ondoren, markagailua 45-41ekoa zan Beasaindarren alde.

40 segundu jolasteko, eta erasoan baloia galdu ondoren, bazirudien partidua bukatuta zegoela, baino defentsan asko estutu eta gero, baloia lapurtu eta Ainhoa Lakunzak 2+1 ekoa lortzen zuen, 25 segundu jolasteko eta 1 behera. Berriro ere baloia gogotsu estutu, eta berriro ere hau lapurtu ondoren Ainhoak beste 2+1-eko bat lortzen zuen, TAKE-koek markagailuan 2 puntu aurretik ipiniz! Azken defentsa bat geratzen zan eta egin behar ez zen falta baten ostean, etxekoek bi jaurtiketa aske eduki zuten partidua berdintzeko, baino bakarra sartu ondoren, garaipena Tolosarrentzat izan zen.

Benetan aipatzekoa, eta txalotzekoa taldeak eduki zuen fedea azken minutu-arte. Batzutan gertatzen da gauzak ez direla nahi bezala ateratzen, eta ostiral hau, egun oietako bat izan zan. Egun hauetan, garrantzitsuena besoak ez jaistea eta borrokatzen jarraitzea izaten da, eta gure juniorrak hau ezin hobeto burutu zuten, galdua ematen zuen partidu bat azken segundurarte borrokatuz. Zorionak neskak! Aipatzekoa Ainhoa Lakunza-k egindako lana azken minutuetan, taldearen azken 14 puntuak lortuz! Bukaerako emaitza 46-47 TAKE-koen alde!

Taldea hobetzen jarraitzeko, lanen gogor jarraitzea besterik ez dago. Hemendik bi asteta, Askatuak talde indartsua bisitatuko du Usabal, igandea 14 10:00-etan. Partidu polita eta sentsazio positiboak berreskuratzeko aukera ezin hobea!

Aupa neskak! Eta 1, 2, 3… TAKE!!!

menu
menu