Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Bide onetik doaz infantilak

Garaipen garrantzitsuak infantilek lortutakoa

TAKE Oria Electricidad taldeak Easo Adarra taldeari irabazi zion Donostian 38-52. Hilabete gogorra gure mutilek igarotakoa, Askatuak talde donostiarraren aurka garaipenak hies egin ondoren, Azpeitiara joan ziren egurra emateko asmoz, eta horrela egin zuten, bajak tarteko, denboraldiko partidu hoberena jokatu zuten, nahiz eta garaipenak ihes egin azken minutuan sentsazio honekin bueltatu ziren etxera, eta lanean jarraitzeko asmoz.
Aste bete beranduago ligako talderik garrantzitsuena etorri zen bisitan Tolosara, eta naiz eta 17. minutuan 28-16 markagailua genuen etxekoen alde, hortikan Aurrera falta ziren 5 jokalariak nabaritu egin ziren eta merezi ez zuten belarrondokoa jaso zuten gure mutilek. Hala ere bagenituen arro egoteko arrazoiak, izan ere 7 jokalarirekin bakarrik arazoetan ipini genituen Easokoak.
Eta azkenik 3 porrot hauen ostean, taldea, lehenengo bueltako azkeneko partida jokatzera abiatu zen. Igande goiza, ordutegi arraroa beraientzat, maratoia Donostian eta aurkari gogorra, Easoko bigarren taldea aurkitu zuten bertan, eta hauek Askatuak talde indartsuari irabazitakoak ziren. Gauzak honela, gure mutilek bazekiten partidua kanpoko maratoia bezain luzea izango zela eta 40 minutuetan borrokatu ezean ez zutela garaipenik eskuratuko.
Lan txukuna egin zuten gure mutilek eta kontzentratuta mantentzea lortu zuten partidu guztian zehar. Lehen laurdenetik defentsan irabazi beharreko partidua zela ikusi zuten eta jokoan jasotako 3 saskiraketak hala irudikatzen zuten, beste guztia jaurtiketa askeen marratik eskuratu bait zituzten. 10-16 iritsi ziren lehen laurdenaren amaierara. Bigarren laurdenean bide beretik jarraitzen zuen norgehiagokak eta Donostiarrak urrutiko jaurtiketekin nekez lortzen zuten partiduan mantentzea. 19-27 atsedenaldira.
Hirugarren laurdena izan zen Tolosarren kaxkarrena, izan ere, laurden honetan pare bat kontra eraso jaso zituzten eta beraiek ordea ez zuten lortzen beren jokoaz nagusitzea erasoan. Hau izan zen galdu zuten laurden bakarra (11-10).
Azken hamar minutuak aurretik eta partidua erabakitzeke, hasieran esan bezala, partidu hau kanpoko maratoia bezalakoa zen eta defentsan irabaziko zuten. “Txip” hau buruan, gure mutilek arerioa 8 puntutan uztea lortu zuten eta beraiek 15 eskuratuz partidua Tolosara ekartzea lortu zuten. Amaierako emaitza 38-52 izanik.
Aste honetan ez dute jardunaldirik izango abenduko zubia dela eta, baino gure mutilek ez dute deskantsatzen. Bi astetan Arrasatera egin beharko dute bidaia eta badakite ez dela erraza izango, nekez irabazi bait zieten lehenengo jardunaldian Usabalen. Aste honetan Astelehen, Asteazken eta Larunbat entrenatuko dute eta burubelarri gainera. Denboraldia aurrera doa eta ezin dute atzean gelditu, aurkariek ez dute barkatzen eta! Animo mutilak bide onetik zoazte, jarraitu lanean!!! 1,2,3…TAKE!!!

TAKE Belateren porrota. Ligan partidu guztiak irabazita zeuzkaten bi taldeak jokatzen zuten Tolosan goizeko bederatzietan, TAKEko jokalarietan beroketa hasieratik notatzen zen urduritasuna, eta hori partiduan zehar nabaritu egin zen. Lehenengo laurdenean Oriokoek 14 puntuko diferentzia lortu zuten eta partidu guztian atzetik egoteak ez zion TAKEko taldeari onura handirik egin. Pixkanaka beraien jokoa hobetzen hasi ziren eta markagailuan diferentzia hori txitzera lortu genuen, lau puntu azpitik jarri arte. Baina azkeneko momentuan Oriokoek garaipenerako puntuak lortu zituzten zortzi puntuko diferentzia utzi arte. Beste laurden bat izanez gero partidua gurea izango zen. Lanean jarraituz kontzentrazioa hasieratik bukaeraraino mantentzeko gai izango gara. 1 2 3 TAKE!!

TAKE Izaskunen garaipena. Infantil mailako lehen sei jardunaldietan galtzea zer den ezagutu gabe jarraitzen dute lehen urteko infantil neskek. Hala ere, larunbatean Manteo kiroldegian jokatu zuten partiduan gorriak eta bi pasa zituzten irabazteko. Izan ere, azken laurdenaren hasieran jarri ziren atzetik lehen aldiz gure neskak. Markagailuari behar baino kasu gehiago egin gabe, hobetu beharreko gauzetan arreta jarri eta denbora gutxian markagailua irauli zuten, partidaren amaieran 15 puntuko abantaila lortzeraino.
Aurkarien maila pixkanaka gorantz doan heinean geroz eta nekezagoak dira partiduak eta asteburu honetako partidua horren erakusgarri izan zen. Kontraerasoan sarturiko sarreren kopurua beherantz doa aurkariek atzera geroz eta azkarrago korri egiten duten heinean. Horrek gure neskak gogo eta kemen gehiago jartzera behartzen ditu eta partidak emozio handiagokoak ari dira izaten. Asteburu honetan, markagailua estu jartzearekin batera taldearen bertsio onena atera eta amaiera bikaina eman zioten entrenamendu aste bikain bati.
Astean zehar dinamika eta giro onean ari dira entrenatzen. Hori da behar dena. Aupa neskak!!!

menu
menu