Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Partidu ona jolastu, baino galdu

TAKE-ko Junior neskek, partidu polita burutu zuten Donostiko Askatuak/Cafes Aitona talde indartsuaren aurka, ala ere, ez zuten lortu garaipena Tolosan geratzea.

Igandean goizean goiz elkartu beharra zeukaten gure neskek, junior mutilei 12:00-tako ordua libre uzteko. Aurrean, Donosti-ko Askatuak talde beldurgarria, aurten liga Vasca-rako plaza borrokatuko duen taldeetako bat. Jada ondo ezagutzen zuten elkarri bi taldeak, aurre-denboraldian lagunarteko norgehiagoka jolastu bai zuten, eta orain dela bi hilabete, lehen fasekoa. Bi kasuetan antzeko emaitza, 29 eta 27 gora Donostiarrentzat. Baino Tolosakoek lan ederra egiten hari dira denboraldi hasieratik, taldea goraka doa, eta jokalariek gogotsu ziren erakusteko gaur egungozkoa ez dela denboraldi hasierako talde berdina.

TAKE Aralar Kirolak, partiduari aurre egiteko Laia, Leire eta Lore-n bajak zituen. Partidurako konbokaturiko 12 jokalariek beroketatik gogotsu aurkeztu zuten beraien buruak, eta lehia parekatua izateko ezinbestekoa zen irteera intentsua, ondo burutzeko gai izan ziran. Lehen laurdenean berdintasuna izan zen jokoaren ezaugarri nagusia. Bi taldeek gogor defenditzen zuten, eta ez batzuk, ez besteek, ez ziren gai markagailuan aurre egiteko, 10-12 lehen laurden honen bukaeran.

Bigarren laurdena nekezagoa izan zen gure neskentzat. Donostiarrak zonan jarri, eta saskiratzeak lortzea kosta egiten zien Tolosarrei, Donostiakoek ordea, lehen laurdenean baino gehio asmatzen zuten, 10-18ko partziala laurden honetan, eta atsedenaldira 10 puntu behera etxekoek.

Hirugarren laurdeneko hasieraren helburua argia zan, intentsitatea berreskuratzea, eta Askatuak-ekoei saskiratze errazak lortzen ez uztea. Ondo bete zuten helburu hau gure neskek, donostiarrek soilik 6 puntu lortuz partzial honetan. Laugarren laurdena bide berdinetik jarraitzen zuen, eta partidua bukatzeko 4 minutu geratzen zirenean, TAKE-koek soilik 3 puntura ziren markagailuan. Donostiakoek ez zuten espero horrelako partidu zaila, eta inertzia positiboa zen etxekoentzat, baina momentu honetan, eta defentsa txukun baten ondoren, Donostiakoek hirukoa lortzen zuten, defentsan faltak erabili eta zoritxarrez, gure neskek ez zuten asmatu jaurtiketa askeetan, azken minutu hauetan 6-tik bakarra asmatuz. Honekin, partidua irabazteko esperantzak galdu ziran, eta azken minutuan Askatuak desberdintasuna 9 puntu-arte igo zuten. 39-48 bukaerako emaitza.

Naiz eta markagailuak hau ez erakutsi, partidu oso zaila izan zen Askatuak-eko neskentzat, Tolosarren hobekuntza argi utziz. Lanen gogor jarraitu ezkero, orain arte bezala, neska talde honen hobekuntza urtearen zehar nabarmena izango da. Oraindik gauza asko hobetzeko, baino bidea zuzenean doa taldea dudarik gabe!

Ez bakarrik beraien partiduan, baizik eta klub-eko besteetan ere, dena uzten dute neska hauek. Aipatzekoa partiduaren ostean, ia talde osoa, junior mutilak animatzera geratu izana. “Guapo!”-ren bat ere entzun zan hauek zeuden harmailatatik…

Aupa neskak eta aupa TAKE!!!

menu
menu