Kuadrilen izenematea osatuta 3x3ko txapelketan
Infantil eta alebinen txapelketan bada oraindik izenemateko aukera
Datorren Ekainak 20an ospatuko den 3x3 txapelketa bero bero dabil. Astebete geratzen den honetan kuadrilen izenematea itxita geratzen da. Lehian izango diren 36 taldeak erabakita daude eta hemendik aurrera izena ematen dutenak itxaron zerrendan geratuko dira, izen emandako talderen batek huts egingo balu.
Bestalde, infantil eta alebinen txapelketak irekita daude oraindik, Badira zenbait hutsune, eta izena eman nahi izanez gero, ez azken unerarte itxaron, kuadrilen txapelketan gertatu den bezala gehienezko kopurura iritsitakoan, izenematea itxi egingo bait da.