Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Marka guztiak hautsiz aurtengo 3x3 txapelketa

Lehen aldiz emakumezkoen lehiaketa izango da eta txikienen artean partaidetza asko igo da.

Argi dago saskibaloia modan dagoela Tolosan eta horren adibide garbiena 3x3ko partaidetzaren igoera. Alebin eta benjaminetan iñoiz baino talde gehiagok eman dute izena. Seguru txikienak ikuskizun ezin hobea emateko gai izango direla larunbat goizean zehar.

Arratsaldean aurtengo nobedade nagusia izango da. Bi txapelketa izango ditugu aldi berean. Alde batetik gizonezkoak eta bestetik emakumezkoak. Partaidetza asko igo da emakumeen artean eta txapelketa ikusgarria izango dela seguru dago antolakuntza. Tolosan emakumeen artean saskibaloiarekiko afizioa asko igo da azken urteotan eta adierazle garbiena aurtengo 3x3 txapelketa izango da.

Izen emateak itxita daude aspalditik. Saskibaloia modan dago! Ikuskizuna ikusi nahi baduzu gerturatu San Frantzisko ibiltoki ingurura. Ez zara damutuko!

Ezin ahaztu eta eskerrak eman txapelketako babesleei. Beraien laguntza gabe ezinezkoa litzateke txapelketa aurrera eramatea.

menu
menu