Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Ikuskizun bikaina aurtengo 3x3an

Las Txorreras de Mari, Alondegia Taberna, Me la suda eta 4 people izan dira txapeldunak

Goizean alebin eta infantilen txanda izan zen. Gaztetxo asko bildu ziren Gernikako arbolaren ondoan saskibaloiaz gozatzeko. Alebinetan 4 people izan zen txapeldun finalean Tolosako Erregeak gailendu ondoren.

Infantil bailan Me la suda taldeak Chicago me limpio taldeari irabazi ondoren. Chicagoko gaztetxoak urtebete zaharragoa den taldeari zailtasun asko jarri zizkion finalean ikuskizun polita eskeiniz.

Arratsaldean lehen aldiz emakumezkoen txapelketa ospatu zen. Joko eta maila bikaina izan zen partiduetan. Finalerako Txitxingorris eta Las Txorreras de Mari taldeak sailkatu ziren. Azken momentuetan erabaki zen partidua Ane Ayerbek taulapean lortutako puntuei esker partidua erabakitzeko momentuan zegoenean. Palmaresa estrenatu duen taldea Ane Ayerbek, Marta Mendinuetak, Maria Lasak eta Nerea Ugartemendiak osatzen dute. Zorionak!

Mutilen aldetik berdintasuna izan zen txapelketako adierazlea. Bi finalerdiak jaurtiketa libreen eremutik erabaki ziren. Alondegia Tabernak Berrograde gailendu zuen eta Old Legends-ek Txis eta hiru artabururi irabazi zion. Finala Alondegia eta Old Legends-en artean izan zen. Tentsio ugari eta nola ez, berdintasuna. 19ko berdinketarekin Ivan Morenok garaipenaren saskiraketa lortu zuen. Txapela lortzeko kanpotik lortutako saskiraketa. Irabazleak, Lander Lasa, Ivan Moreno, Alberto Zalduendo eta Iñaki Etxeberria izan ziren. Zorionak!!

menu
menu