Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Hirugarrenean ere kale

Hirugarren partidua zuten Orbelako mutilek asteburuan jokatzen zutena, berriz ere porrotarekin geratu zirelarik.

Talde erabat eraberritua zen tolosarrek aurrean zutena, aurreko urtean maila bat gorako jokatu zuten eta maila oneko jokalariz osatutako taldea agertu zen usabalen.
Mutilak oso erlaxatuta kantxaratu ziren eta berehala hatu zuten aurrea kanpotarrek. Defentsan oso ahul eta erasoan asmatu ezinik aurkitu ziren lehen minututik, aurkaria aldiz eroso ikusten zen kantxaren gainean. Atsedenaldira arte 15 puntu besterik ez zituen sartu etxeko taldeak.
Atsedenalditik bueltan lehen minutuetan ematen zuen zerbait aldatu zela, baina ez zen horrela izan. Taldeak azkarregi jaitsi zituen besoak eta aurkariak ez zuen inongo zailtasunik izan garaipena erdiesteko. Azken emaitza 49-58.
Argi dago gogorrago lan egin behar dela astean zehar asteburuetan emaitzak lortu nahi badira, ikusita bidea zein den badakigula horretan saiatzea besterik ez zaigu geratzen. Aupa mutilak hurrengoan bai!!

menu
menu