Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

MAILA HANDIKO ARERIOA AURREAN

TAKE Aralar kirolakeko neskek ostiralean jokatu zuten, eta galdu.

Senior neskek horren zaila den Bera Bera Gros-en kantxa bisitatu zuten ostiralean eta oraingoan ere ezin izan zuten beraiek bainan hobeagoa den aurkariarekin. Azken emaitza Bera Bera Gros 51 – TAKE Aralar Kirolak 29.

Intentsitate handiz hasi zen norgehiagoka, kontraerasoak bi saskietan txandatuz. Tolosarrek donostiarren erritmoari eutsi nahi zioten eta arerioari beraien armekin erantzuten saiatzen ziren bainan poliki-poliki donostiarren maila gailenduz joan zen atsedenaldira 9 puntuko aldea zela iritsiaz.

Hirugarren laurdenari berriz, martxa hartzea asko kostatu zitzaion taldeari eta Bera Bera bezelako taldeek horrelako opariak ez dituzte barkatzen. Baloi galtzeak eta kontraeraso errexak aski izan ziren amaieran markagailuak adierazten zuen aldea egiteko.

Dena den, horrelako partiduetan ikusten da benetan taldeak zein maila duen eta noski oraindik hobetzeko asko dagoela.

Datorren larunbatean, Usabalen, Atletico San Sebastian izango dute aurrean gure neskek. Maila handiko beste arerio bat. Ea lehiatzeko gai garen eta gauean ospatzeko arrazoirik badagoen!!!

1,2,3 …XUSTA!!!!

menu
menu