Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garrantzitsua izan daitekeen garaipena lortu zuten senior neskek larunbatean

TAKE ARALAR KIROLAK 41 – ATLETICO SAN SEBASTIÁN 30.

Denboraldia hasi besterik ez da egin eta oraindik goiz den arren igoera fasean pentsatzen hasteko, arerio zuzena izan daitekeen aurkari baten aurka garaipen garrantzitsua lortu zuten senior neskek. Azken emaitza TAKE ARALAR KIROLAK 41 – ATLETICO SAN SEBASTIÁN 30.

Taldeak, denboraldi haserako lehen afaria zuen larunbat gauean. Gertatu ohi den bezela, lehenago partidua izaten da eta batzutan, emaitzaren arabera, zer ospatu gutxi izaten dute afari hauek. Ez zen kasua izan, eta tolosarrek partidu serioa jokatu zuten haseratik.

Partidu osoan zehar markagailuan aurretik izan ziren gure neskak. Donostiarrek, batez ere lehen bi laurdenetan, estu mantentzen zuten markagailua, atsedenaldira 16-14 iritsiaz.

Hirugarren laurdenean berriz, tolosarren defensa on batean oinarrituz, 10 puntuko aldea irekitzea lortu zen eta baita mantendu ere partidu amaierararte.

Datorren larunbatean, senior neskek Donostian jokatuko dute CAFES AITONA ASKATUAK A-ren aurka. Ea larunbatean hasitako bidetik jarraitzen dugun.

1, 2, 3 … XUSTA!!!!

menu
menu