Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Urteko lehena TAKE Orbelarentzat

Kostata baina luzapenean lortu zuten urteko lehen garaipena partidu gora-beheratsu batean

Eguna ez zen batere ondo hasi, goizean goiz Ibai baja izango zela jakin zen, Joseba partidu hasieran iritsi zen berotzeko astirik gabe, eta bajak betetzeko joan ziren bi juniorrak fitxarik gabe, a ze panorama!!

Ez zuten partidu ona jokatu baino lehen unetik ikusi zen, batzuk behintzat, defentsarako eta borrokarako gogoa eta grinarekin kantxaratu zirela. Ikusita saskira begira ez zeudela oso fin atzean estutzea besterik ez zitzaien geratzen, atsedenaldira puntu bateko abantailarekin joatea lortu zuten.

Bigarren zatiak bide berdinetik jarraitu zuen, saskira begira kamuts eta atzean egurra banatzen ahal zen neurrian. Horrela azken minutuan 4 puntuko abantailarekin sartu ziren tolosarrak eta bazirudien garaipena erdiesteko gai izango zirela, baina ez zen horrela izan eta markagailua berdinduta zegoen denbora agortu zenean.

Luzapenean nagusi izan ziren tolosarrak, jaurtiketa libreen marratik lortu zuten garaipen sendotzea 8tik 7 sartu zituzten luzapenean.

Hurrengo astean beste partidu gogor bat izango dute usabalen Cafes aitona taldearen aurka, ea zortea duten eta bigarrena poltsikoratzen duten.

menu
menu