Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Lehen garaipena poltsikora

EBA | Clavijo 64 - TAKE Tolosa 76

Lehen jardunaldian etxean Ardoiren aurka galdu ostean TAKEko lehen taldeak Errioxa aldean lehen garaipena eskuratzeko asmoz bidaiatu zuen. Partidurako baja bakarra Kaietena zen lan arazoak direla eta. Astean zehar ikutu dexente eduki arren taldeak lan ona egin zuen partidu ona jokatu ahal izateko.

Errioxa aldean aurkituko zuten aurkaria ez zen nola nahikoa. Urrezko LEB ligako bigarren taldea izanda, jokalari askoz goiko taldearen dinamika jarraitzen dute eta erritmo askoko taldea da Clavijokoa.

Tolosarrek partidua erritmo biziz hasi zuten. 0-8ko partziala eskuratuz. Etxekoen hutsartearen ondoren partidua berdindu zen. Bigarren laurdenean kanpotik pixkanaka asmatuz TAKEk atsedenaldira 5 puntuko abantaila lortu zuen.

Atsedenaldiaren ondoren taldeak bere minuturik onenak egin zituen. Defentsa bikaina eginez eta erasoan azkar ateratzen 20 puntu inguruko abantaila lortu zuten Gonzi eta Alainen mutilek. Azken minutuetan etxekoek abantaila murriztu zuten baino patxara handiz eta denbora ondo kudeatuz, garaipena Tolosa aldera joan zen.

Morala berreskuratu eta indarrak hartzeko garaipena. Hurrengo astean Burgos gogorrari egin beharko diote aurrez aurre Usabalen eta taldeak beste behin zaletuen babesa beharko du garaipena etxean uzteko. Ez galdu taldea animatzeko aukera!

menu
menu