Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipen estua TAKE Orbelarentzat

Aurreko astean lorturiko garaipenari jarraipena emateko asmotan kantxaratu ziren mutilak, baina uste baino gehiago kostatu zitzaien

Partidu zaila zuten Orbelako mutilek lehengo larunbatean, sailkapenean goiko aldean dabilen Cafes Aitona zuten bisitari usabalen. Partida ondo hasi zen, lehen minututik aurrea hartu zuten markagailuan eta defentsan nahiko zentratuta kantxaratu ziren mutilak. Hala ere, berehala trabatu zen partidua, falta asko egon ziren eta jaurtiketa libreen marrara askotan joan behar izan zuten bi taldeek. Gauzak ondo egiten ari zirenaren seinale, atsedenaldira 5 puntuko abantailarekin joan ziren mutilak.

Hirugarren laurdenean iritsi zen gurutz bidea, erasoan ideiarik gabe eta defentsan ahul kantxaratu ziren, honek aurkaria partiduan sartu zuen eta laurdena amaitu zenerako markagailuan puntu bat atzetik ziren tolosarrak.

Azken laurdenean erabakiko zen dena. Suziri bat balitz bezela atera zen taldea kantxara eta 5 hiruko jarraian sartuta alde egin zuen markagailuan, aurkaria ezinean zen atzean egiten ari ziren lanarekin eta aurrean uztaia erraz ikusten zuten tolosarrek, horrela azkenean 9 puntuko abantaila lortu zuten, 59-50.

Hurrengo astean aurkari zuzen baten aurka jokatuko dute Donostian arratsaldeko 6tan, ea hirugarrena jarraian lortzen duten eta zulotik ateratzen hasten diren piXkanaka.

menu
menu