Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Zorioneko asperraldia!

Mikel Iraola. Tolosaldeko Ataria

AKE erraz gailendu zaio Burgosi Usabalen, eta bigarren garaipena lortu du, lehena etxean.

"TAKEko jokalariek urte asko daramate batera. 'Artalde indartsua' deitzen diet". Burgosko entrenatzaile Evaristo Perezek neurketaren atarikoan bere Twitter kontuan esandakoak dira. Ez du, akaso, arrazoirik falta.

Berarekin bat dator tolosarren prestatzailea: "Indibidualki aurkariak indartsuagoak dira, baina gure talde izaera ikaragarria da" azaldu du. Eta hori izan zen larunbatean erraz gailentzeko ardatz nagusia, beste behin ere: talde jokoa.

Normalean minutu gutxiago izaten dituzten jokalariek minutuak pilatu zituzten, Josu Arregi, Karim Birawi edo Kaiet Vidaurrek, esaterako; Jon Azaldegik, berriz, minutu gutxiago jokatu zituen. Baina taldeak maila mantendu zuen, exijentzia eta lehiakortasunaren bidetik.

Eta horren erakusle Yon Gonzalezek bere jokalariei azken laurdenean erraz irabazten joanda ere errieta egin izana: "Jokalariek badakite minutuak garesti daudela, eta niri lanak zaildu behar dizkidatela zeintzuk kantxaratu erabakitzerako orduan. Hori barneratu dute, eta horrek ematen digu artaldearen indar hori. Indibidualki baino, talde gisa, gehiago gara".

Burgosek segituan jaitsi zituen besoak, eta talde bakarra izan zen kantxan: TAKE. Aldea, hasieratik bukaerara, nabaria: 85-47. Emozio falta horrengatik-edo, akaso aspertu zen norbait. Bada, zorioneko asperraldia!

menu
menu