Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Zer esan asko dituen garaipena larunbatean Senior Neskek lorturikoa

TAKE ARALAR KIROLAK 42 – BERA BERA AMARA 40

Hil ala biziko partidua jokatu zuten larunbatean senior neskek Bera Bera Amara talde donostiarraren aurka Usabalen. Garaipena ezinbestekoa zen igoera fasean sartzeko eta kostata baina lortu zen helburua.

Partiduari gogoz ekin zion taldeak, atzean gogor eta aurrera begira ohizko ikarez ahazturik. Hala ere, donostiarrek segituan argi utzi zuten ez zirela arratsalde pasa etorri Usabalera. Tolosarrek ez zuten lorturiko errenta kudeatzen jakin eta 0-11 partziala jasoaz, markagailuan 19-19ko berdinketa zela iritsi ziren bi taldeak atsedenaldira.

Azken bi laurdenak tentsioz beteak izan ziren. Donostiarrek jarraian sarturiko bi hirukoek, maldan gora jartzen zuten partidua. Azken laurdena eta 5 behera. Horrelako momentuetan ikusten omen da taldearen sufritzeko gaitasuna eta oraingo honetan hortzak estutu eta partiduaren bila irten ziren gure neskak. Emozioz beteriko minutuak izan ziren, aurrean garaipena oso zail jarri zuen Bera Bera taldea eta tolosarrak aspaldian ez bezela partidua amaierararte borrokatuz.

Gutxienekoa emaitza izan zela esatea gehiegizkoa izango litzateke, igoerako fasean beste urtebetez sartzea garrantzitsua baita taldearentzat. Hala ere, idazten duen honentzat, taldeak erakutsiriko jarrera eta irabazteko gogoak askoz ere gehiago balio du.

Hemendik aurrera, denboraldiaren beste erdia geratzen da, taldeak beste erronka polit bat du, mailako talde onenekin lehiatzea.

Zorionak taldeari!!!

1,2,3…XUSTA!!!!

menu
menu