Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Senior neskek partidu osoan zehar egindako lanak, ez zuen saririk izan amaieran

Azken emaitza BKL 54 – ARALAR KIROLAK 37

Larunbatean gure neskek igoera faseko lehen partidua jokatu zuten

Beasainen. Aurrean, lehen itzuli ezinhobea egin duen BKL. Bagenekien ez zela partidu erraza izango eta baita sinistu ere, batez ere partiduak erabakitzen diren momentuetan taldeak erakutsiriko jarreragatik.

Partidua ondo hasi zen tolosarrentzat. Lehen bi laurdenetan, defentsako lan politaren ondorioz, beasaindarren erritmoa kontrolatzea lortu zuen taldeak, atsedenaldira aurretik zirela iritsiaz. Atsedenaldiaren ondoren, taldeak intentsitatea mantendu zuen, hirugarren laurden ia osoan markagailuan aurretik zirela. Hala ere, talde beasaindarrak jokalari erabakiorrak ditu, momento jakinetan erantzunkizuna hartzeko gaitasunarekin eta haseran aipatu bezala, partidua estuen zegoen momentuan, hau erabakiorra izan zen. Hirukoak, partiduko erritmoaren kontrolak, erreboteak… azkenean markagailuak adierazten duen aldearen arrazoi garrantzitsuenak dira.

Seguruenik, markagailua ez da partiduaren nondik norakoaren adierazle egokiena, bainan bai taldearentzat berriak ez diren zenbait portaerena. Irabaztea edo galtzea bigarren maila batean utziaz, taldeak konzentrazioa mantendu behar du partidu osoan, ezin ditu besoak jeitsi larunbateko partiduan bezela eta gutxiago partidu ia osoan eginiko lan onaren ondoren. Partidu gogorrak datoz eta honek motibagarria izan behar du. Onenen aurka lehiatuz hazten dira taldeak, beraz ikarak eta konplejoak alde batera utzi eta ehuneko ehuna ematen ikasi behar dugu denok.

1,2,3 … XUSTA!!!

menu
menu