Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipen zaila aurkari zail baten aurka

Lizeo taldea etorri zen larunbatean usabalera eta partidu estu baten ostean garaipena etxean geratu zen

Aspaldiko ezagunak dira lizeo taldeko jokalariak tolosarren artean, urte askoan elkarren artean jokatzeak ematen duen abantaila. Horregatik eta sailkapenean goranzko bidean izateagatik oso arriskutsu bihurtzen zuen taldea. Gauzak horrela seriotasunez eta kontzentratuta kantxaratu behar zuten mutilek baina ez zen horrela izan.

Lehen laurdenean saski azpian akats ugari egin ziren eta hori dela eta ez zuten behar adinako alderik lortu markagailuan. Bigarren laurdenean aldiz, TAKEtarrak eskuzabal kantxaratu ziren eta olentzero aurreratu zela zirudien, opariak hemendik eta handik egin zizkieten aurkariei, inongo axolarik gabe.

Atsedenalditik bueltan bide beretik jarraitu zuen partiduak, falta asko kantxaren bi aldeetan eta epailea partidua kontrolatu ezinean, hala ere jokalariak gai izan ziren nahaste borraste horren barruan laurdena irabazteko eta azken laurdena 7 puntuko abantailarekin hasi zuten.

Argi zegoen azken laurdenean erabakiko zela partidua eta amaiera arte kontzentratuta egon beharra zegoela. Tentsioa asko igo zen laurden honetan eta partidua itsustu egin zen erabat, jaurtiketa libre asko eta joko gutxi ikusi zen. Azkenean asko sufrituta baina garaipena erdiesteko gai izan ziren

Ezin aipatu gabe utzi entrenatzaileek jasan behar izan zuten iraultza, jokalariak euren kabuz aldaketak eskatzen hasi baitzaizkie. Pilak jarri beharrean dira oraingo honetan bestela jokalariak gailenduko zaizkie.

Hurrengo partida 2016ean jokatuko dute Hernani taldearen aurka, orain hiru aste dituzte partida hori ongi prestatzeko eta lanean jarraitzeko. Animo mutilak!!!

menu
menu