Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Senior neskek igoera faseko bigarren porrota jaso zuten

TAKE ARALAR KIROLAK 40 – AÑORGA 50

Ez zen senior nesken egunik onena izan. Hasiera hasieratik markagailuan atzetik izan ziren, inongo momentutan hau aldatzeko aukerarik izan gabe.

Añorga talde ezaguna dugu, mailako talde indartsuenetariko bat. Dena den, hau ez zen motibazio nahikoa izan taldea lehiakor azaltzeko. Bostgarren minuturako aldea 10 puntukoa zen añorgatarren alde. Tolosarrei puntuak egitea asko kostatzen zitzaien bitartean aurkariak errez lortzen zituen, sarri bigarren eta hirugarren aukerak aprobetxatuaz erasoan.

Atsedenaldiaren ostean, bazirudien tolosarrak gerra gehiago emateko asmoz kantxaratu zirela eta aldea murriztuz joan ziren poliki-poliki, 5 puntu azpitik jarriaz. Dena den, nahiz eta azken minutuetararte markagailua berdintzeko esperantza mantendu, aurkariak ederki jakin izan zuen partiduaren erritmoa kudeatzen tolosarren urduritasunak aprobetxatuz.

Horrela, senior neskek igoera faseko bigarren porrota jarraian jasan zuten. Ez dute hasiera ona izan eta badirudi gabonetako oporrak momentu egokian datozela taldearentzat. Data hauetan gertatu ohi den bezela, urteko balantzea egiteko momentua da, bai talde bezela eta bai norberak eman eta jaso duenaz. Ondorioak atera eta hasiko dugun urte berrian hobetzen saiatu.

Amaitzeko, urte berriaren etorrerarekin desio bat eskatu behar omen da. Noski, osasuna denontzat eta baita gure ingurukoentzat, honek lagunduko baitigu ditugun helburuak aurrera ateratzen.

GABON ONAK IGARO ETA URTE BERRI ON!!!

menu
menu