Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

BIHOTZIK GABEKO TALDEA

Senior nesken hirugarren porrota jarraian

Badira zenbait partidu senior nesken taldeak nahiko genukeen irabazteko griña agertzen ez duela. Gabonetako entrenamenduak ikusirik, honi buelta emango zitzaionaren esperantza zegoen baina tamalez gauzak berdin jarraitzen dute eta okerrena, ez dauka aldatzeko itxurarik.
Taldeak Antigua Luberri talde donostiarra izan zuen aurkari Usabalen jokaturiko norgehiagokan. Taldeak lehen minutuak bakarrik lehiatu zituen, partidu osoan zehar, horren erosoa zaigun kontrako 10-15 puntuko desabantailarekin jokatuaz. Historio handirik gabeko partidua, azken emaitza ARALAR KIROLAK 40 ANTIGUA LUBERRI 55.
Beldur naiz azkarregi ez ote garen denboraldiaren amaieran pentsatzen hasi. Bazirudien aurtengo denboraldia, goiko taldeen artean gure txokoa egiteko zela, baina ikusitakoa ikusirik aurtengoa ere badirudi ez dela izango.
Bihotzik gabeko talde bat gara, lehiatzea zer den ez dakiena eta gure erosotasun gunetik irten nahi ez duena. Hau aldatzen ez dugun bitartean denak berdin jarraituko du, batzuk beheran, beste batzuk goran eta gu gure erosotasunean galtzeko beldurrez eta irabazteko ilusiorik gabe. Pena bat.
Oraindik partidu asko geratzen dira eta denon helburua orainarte esandakoa horrela ez dela eta oraindik borrokatzeko gogoa duen talde bat garela erakustea izango da. Denborak esango du hau horrela den ala ez.
1, 2, 3... XUSTA!!!

menu
menu