Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Ez nortasunik ez talderik

TAKE Orbelak porrot batekin eman zion hasiera 2016 urteari

Etxetik kanpo jokatzen zuten mutilek, Hernanin hain zuzen ere, eta azken urteetan bezala ez ziren gai izan garaipena etxeratzeko.

Partidua ez zen ondo hasi tolosarrentzat, lehen minutuan bi faltekin aulkian zen tolosarren jokalari garrantzitsuetako bat. Gauzak horrela aldaketak egitea egokitu zen eta ez ziren gauzak nahi bezala atera. Hala ere, lehen laurdena amaitu zenean markagailuak berdinketa islatzen zuen, 10na hain zuzen ere.

Bigarren laurdena bide beretik joan zen, opari asko egin genituen eta aurkariak ez zituen barkatzen. Atzean hutsuneak ikusten ziren eta erasoan erabat galduta ikusten zen taldea.

Bigarren zatian tolosarren taldea ez zen kantxan azaldu, hernaniarrek erabat menperatu zituzten, presioa egin zuten eta gureak ez ziren gai izan inongo momentutan patxadaz eta soseguz partidua irakurtzeko. Azken emaitza 55-43.

Lanean jarraitu beharra dago mutilak, ea hurrengo astean gai diren etxetik kanpo irabazteko eta berriz ere garaipenaren bidean sartzeko.

menu
menu