Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Lan egiten jarraitzearen saria

Uste baino gehiago kostatu zitzaion garaipena etxera ekartzea TAKE Orbela taberna taldeari

Aurreko asteko porrotaren ondoren berriz etxetik kanpo jokatzea tokatzen zitzaien tolosarrei, oraingo honetan Zarautzen zuten partida.

Partidarako baja garrantzitsua zuen taldeak, Iker Garmendia, baina kluba azkar mugitu da merkatuan eta berehala aurkitu du bere ordezkoa merkatuan. Aldaba txikiko zezentxoa hain zuzen ere.

Partida espero bezala hasi zen, bi taldeak gogor defendatzen eta saskiari begira nahiko kamuts, argi zegoen ez zela puntu askoko partida izango. Hala ere markagailuan aurre hartu zuten eta abantailarekin amaitu zuten laurdena.

Bigarren eta hirugarren laurdenak ere parekatuak izan ziren baina berriz ere gai izan ziren tartetxo txiki bat ateratzeko aurkariari, horrela azken laurdenera 10 puntuko abantailarekin iritsi ziren.

Orduan hasi ziren arazoak tolosarrentzat, erabat lo kantxaratu ziren eta 18-0 partzial bat jaso zuten, zeresana izango du aurkariak jarritako zonakako defentsak ere. Gauzak horrela 6 minuturen faltan 45-37 ko emaitza azaltzen zuen markagailuak. Orduan etorri zen tolosarren erreakzioa eta 5-14ko partzial batekin garaipena erdiestea lortu zuten.

Argi ikusi zen taldeak partida osoan egon behar duela kontzentratuta bestela arazo asko izango dituzte garaipenak pilatzen jarraitzeko, hala ere erakutsitako erreakzio gaitasun eta adorearekin garbi azaldu zuten edozein menperatzeko gai direla.

Hurrengo partida aurkari zuzena den Bosteko talde donostiarraren aurka izango dute larunbatean, ea zortea duten eta 10.garaipena poltsikoratzen duten.

menu
menu