Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Ezin garaipena lortu partidu eskas batean

TAKE Orbelako mutilak Bosteko talde donostiarraren aurka jokatutako partiduan ez ziren gai izan euren maila emateko

Partida ez zen ondo hasi tolosarrentzat lehen minututik donostiarrek gehiago zirenaren sentsazioa adierazten zuten. Erasoko errebotean min egiten zuten eta kontraerasoan erraz lortzen zituzten saskiratzeak, hori gutxi balitz tolosarren jokoa hiruko marratik jaurtitzera mugatu zen. Horrela lehen laurdena 8 puntuko desabantailarekin amaitu zuten.

Bigarren laurdenean gauzak aldatu egin ziren pixka bat eta ematen zuen partiduan sartzeko ahaleginak egiten ari zirela, horrela 14-0 partzial batekin aurrea hartu zuten markagailuan eta atsedenaldira abantailarekin iristea lortu zuten.

Hemendik aurrera hasi zen taldearen nahi eta ezina, aurkariak defentsa gogortu zuen eta tolosarrek ez zuten jakin horri aurre egiten. Jokoko arlo guztietan gailendu ziren donostiarrak eta garaipen erraza eraman zuten usabaletik. Argi geratu da lan asko egin beharko dutela urtea luzea egitea ez badute nahi tolosarrek, hurrengo asteetan partida zailak dituzte aurretik eta.

menu
menu