Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

III. TAKE Super EKO txapelketa

TAKEk alebin eta benjamin mailako haurrentzako saskibaloi txapelketa antolatuko du Pazko astean

Datorren Martxoaren 29tik 31ra Aste Santuko III. Super EKO saskibaloi txapelketa ospatuko da Usabal kiroldegian. Txapelketa hau, 2004, 2005, 2006 eta 2007 urteetan jaio diren gaztetxoentzat izango da. Txapelketaren formatua 3x3koa izango da, taldeak 4 jokalariz osatuak egon ahalko diren arren. Taldeak bi mailatan egongo dira banatuta. Benjaminak alde batetik (2006-2007) eta alebinak bestetik (2004-2005).

Taldeak mutilenak, neskenak edo mistoak izan daitezke. Partiduetako ordutegiak www.takesb.eus-en argitaratuko dira eta baita Usabal kiroldegian ere. Talde bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu parte hartzeko.

Saskibaloia gustuko duten haurrek beraz, izango dute nola gozatua aste santuko oporraldiko bigarren aste horretan.

menu
menu