Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Orbela 60 - Errotaundi ISB 65

Hatzamar puntekin ukitu arren ez ziren gai izan garaipena lortzeko tolosarrak.

Ikuslearentzako ez zen partidu oso erakargarria izan, joko trabatu asko, falta ugari eta akats askoko partida izan zen. Lehen minututik taldeak joko errazaren aldeko aukeraketa egin zuen, ez zuen barruko jokoa eta barneraketen alde egin eta hiruko marra gehiegitan bilatu zuen. Horrela aurkariek markagailuan abantaila hartu zuten lehen minututik.

Partida aurrera joan ahala taldeak defentsako lanean gero eta gehiago sufritzen zuen eta 1x1eko egoeretan min handia egiten zieten azpeitiarrek. Hala eta guztiz ere, hirugarren laurdenaren erditik aurrera taldeak aldaketa bat eman zuen eta partiduaren norabidea aldatzea lortu zuen. Gauzak horrela azken laurdenean partida berdintzea lortu zuen. Bazirudien azken minutuetan partida borrokatzeko asmotan zirela, baina gaizki hartutako bi erabakik partidak eskuetatik ihes egitea ekarri zuen.

Asteburu honetan Lizeo taldearen aurka jokatuko dute, partidu gogorra espero da baina garaipena erdiesteko jokalariek dena emango dutela ez dago zalantzan jartzerik, 1,2,3… TAKE.

menu
menu