Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

SENIOR NESKEK DENBORALDIA AMAITU DUTE.

Azken partiduko emaitza EXPRESS HONDARRIBIA IKASBASKET 74 –TAKE ARALAR KIROLAK 24.

Larunbatean senior neskek denboraldiko azken partidua jokatu zuten Hondarribian. Aurkaria, denboraldia lehen postuan amaitu duen Hondarribia taldea. Nolabait esateko, bi taldeek ez zuten ezer jokoan, Hondarribia taldeak, jadanik Final Four-erako sailkapena lortua zuen eta gure neskek baziren aste batzuk aukera hau galdu zutela.

Aukera polita zirudien denboraldia sentsazio onekin amaitu eta saskibaloiaz disfrutatzeko, baina taldeak larunbatean ez zuen burua norgehiagokan eta horrelako aurkariek aukera hauek ondo aprobetxatzen dituzte. Hondarribitarrek hasieratik beraien maila erakutsi zuten, erasoan saskiratze errazak lortuaz. Gure neskek inongo momentutan ezin izan zuten aurkariaren mailara gerturatu, nahiko defentsa ahula eta saskiratzeko arazo nabarmenak erakutsiaz.

Honela, taldeak sentsazio gazi-gozoz amaitu du denboraldia. Azken urteetan bezela, igoera fasean sartzea lortu duen arren beste urtebetez, onenekin lehiatzen izatea falta izan zaio. Argi dago, senior nesken taldeak oraina eta etorkizuna badituela baina espero den aurrerapauso hori eman beharra du, ea hurrengo denboraldian den.

Bestetik, istorio guztiak bezela, honek ere bere amaiera dauka eta azken hiru urteetan senior nesken entrenatzaile izan garenok, izateari utziko diogu. Ez dugu zalantzarik, hasiko den etapa berri honetan, denok espero ditugun helburuak lortuko direla, gu beti izango gara laguntzeko prest.

Amaitzeko, idazten duen honek, lerro hauek aprobetxatu nahi ditu denei eskerrak emateko, taldeko jokalari, junior neska, Goarri, denboraldian zehar eskainiriko laguntzagatik eta batez ere KEPAri, askotan hitzegin dugun bezela, zaren bezela izateagatik. Eskerrik asko denei.

1,2,3 …XUSTA!!!

menu
menu