Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Santo Tomas Lizeoa 59 - Take Orbela 66

Partida gora-beheratsu baten ostean azken minutuetan partida kontrolatzeko gai izan ziren garaipena etxera ekartzeko.

Partida hasiera bitxia izan zen, saskibaloi zapatila modelo berriaren aurkezpenarekin hasi zen, "Air alberdi salomon" politak benetan. Jokoari dagokionean azken aldiko partida hasierarik hoberenetakoa izan zen, saskia erraztasun handiarekin ikusten zuten eta taldekide guztiak gai izan ziren arriskua sortzeko. Ibairen lana esanguratsua hasiera honetan, errebotea menperatu zuen bi saskietan eta puntu mordoxka pilatu zituen lehen minutuetan.

Defentsan bi taldeak nahiko pattal azaldu ziren, eta puntuak oso erraz lortzen ziren bi saskietan. Gauzak horrela, erasoko jokoan oinarritu zuten jokoa bi taldeek. Atal horretan tolosarrak erraz gailendu ziren eta 12 puntuko abantailarekin joan ziren atsedenaldira.

Gauzak erabat aldatu ziren ordea atsedenalditik bueltan, lehen minutuetan 13-0 ko partziala jaso zuten tolosarrek eta markagailuan atzetik ikusi zuten euren burua. Une horretan partida maldan gora zuten, saskia erasotzea ahaztu zitzaien eta defentsan desoreka ugari egon ziren, baina markagailuan atzetik ikusi zirenean erreakzionatzeko gaitasuna erakutsi zuten eta laurdena amaitzerako berriz ere aurrea hartu zuten markagailuan.

Azken laurdenean erabakiko zen dena, urduritasunak ondoen kontrolatzen zituenak eramango zuen partidua etxera. Hori ikusita taldeko beteranoaren beharra ikusi zuen entrenatzaileak eta ez zuen hutsik egin gure "zarrak", partida kontrolatzea lortu zuen eta azken jaurtiketa libreak saskiratuz garaipena tolosara.

Hurrengo astean denboraldiko azken partida jokatuko dute, igande arratsaldez izango da eskolapioetako kantxa mitikoan. Ea zortea duten eta garaipen batekin amaitzen duten.

menu
menu