Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Usabalek Espainiako junior nesken saskibaloi txapelketa jasoko du, Goar Artetxeren agurrarekin batera

Igandean izango da egun handia, astelehen eta asteartean jarraipena izango duelarik

Igandean hasita eta hiru egunez, Usabal kiroldegiak Espainiako junior nesken XXXVI. saskibaloi txapelketa jasoko du. Gipuzkoako saskibaloi federazioa, TAKE eta Gipuzkoako beste klub batzuekin batera izango da ekintza interesgarri honen antolatzaile datozen zortzi egunetan. Usabalek igande, astelehen eta asteartean aurre faseko bi multzo jasoko ditu. Konkretuki, Tolosari multzorik gogorrena egokitu zaio non honako talde hauek dauden: Rivas (Madrilgo txapelduna), San Adriá (Kataluniako txapelduna), Valentziako Claret eta Tenerifeko Náutico. Beste multzoa honako talde hauek osatzen dute: Lugoko Ensino, Alcázar de San Juango Alcázar, Xixongo Basket Mar eta Manacorgo Academia Manacor. Partiduek honako ordutegi hauek izango dituzte: Igandean, atsedenik gabe 10:00, 12:00, 14:00 eta 16:00. Astelehenean eta asteartean, berriz, 10:00, 12:00, 16:00 eta 18:00.Aukera ezin hobea penintsulako etorkizuneko jokalari onenak gertutik ikusteko.

GOAR ARTETXEREN AGURRA

Txapelketa honekin batera, igandean 18:15etan, TAKE Tolosak agur esango dio denboraldiari Gallofa Cantbasket taldearen bisitarekin. Urdinek denboraldi ona osatu dute, maila mantentzeko helburua lortuz. Sailkapenean taula erdian dagoen talde bat jasoko du, espero zitekeena baino emaitza kaxkarragoak lortu dituena duen taldea ikusita. Une honetan tolosarrek baino garaipen bat gehiago dute. Ziurrenik, mailako bi atzerritarrik onenak ditu, Matagrano eta Hanley. Partidu hau berezia izango da TAKErentzat, baina are bereziagoa Goar Artetxerentzat. Saskibaloian 28 urtez aritu ostean, 38 urterekin agur esango dio bere jokalari bizitzari. Goar, Tolosako saskibaloiaren erreferente bat izan da, bertan bizitza osoa eman bait du, Azpetian bizitu zituen 4 denboraldiak kontutan hartu gabe. Emozioz beteriko eguna, beraz, saskibaloi familia guztiarentzat. Denak gonbidatuta zaudete bertara gerturatzera!!!

menu
menu