Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

MEREZITAKO GARAIPENA

TAKE Arrospe Handiko neskek larunbatean Arrasaten jokatutako partida haiseratik serio hartu zuten eta azkenean, merezitako garaipena iritsi zen.

Nerea, Irene eta Maialenek ezin izan zuten partidan egon eta Maider Arrasatera joan zen arren, lesio txiki bat zela eta, ezin izan zuen jokatu. Gauzak horrela, soilik 6 taldekide zeuden jokatzeko moduan. Hau gutxi balitz, Arrasaterako bidaiak erdi zorabiatuta utzi zituen jokalarietako batzuk eta beroketan bazirudien partida bat jokatzeko baino, siesta egiteko prestatzen ari zirela.

Baldintza hauek kontuan izanik, ez zirudien partidak hasieratik hartu zuen itxura hartuko zuenik. Takeko neskek partida hasterako, atzean utzi zituzten zorabio eta beroketa kaxkarrak eta entrenatzaileak esandakoa arretaz entzun ondoren, gogoz ekin zien jokatzeari.

Partida hasi bezain laster gure infantilak gailendu ziren eta irabazteko aukera zutela ohartu zirenez, gogor jokatzen jarraitu zuten. Aurkarien defentsa ez zela oso gogorra ikusirik, gure neskak ederki aprobetxatu zuten kanastara erasotzeko duten abilezia. Hala ere, partida honetan ere, tiro ugarik kanastatik kanpo amaitu zuten. Bestalde, kontraerasoen bidez puntu asko lortu zituzten eta aurkarien presiotik inongo arazorik gabe irtetea lortzen zuten.

Defentsan izugarrizko lana egin zuten, baloia geldituz eta laguntza ezin hobeak eginez. Beti ere, tartean despisteak egon zirelarik. Eta nola ez, larunbateko partidan ere, gure taldean ohikoak diren faltak ere ez ziren faltatu.

Lehen bi laurdenak irabaztea lortu zuten arren, 3.zorigaiztoko laurdenaren amaieran erlaxatu egin ziren eta aurkariak laurden hori irabaztea lortu zuten, gure taldekideen pase txar eta kontzentrazio falta aprobetxatuz.

Azken laurdenean, Takeko bi taldekidek 4 falta zituztela, Ziortzak hankan mina hartu zuen eta beraz, ez zen laurden erraza izan. Hala ere, berriz ere lan bikaina egin zuten eta partidaren emaitza 29-37koa izan zen.

Ikasitakoa praktikan jartzeko eta batez ere gozatzeko partida izan zen. Jokalari guztiak kontzentraturik egon ziren eta lan oso ona egin zuten, baita Maiderrek aulkitik ere! Merezitako garaipena eskuratu zuten larunbat honetan! Zorionak neskak, aupa zuek!!!!

1,2,3… TAKE!!!

menu
menu