Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Bukatu da aurtengoa.

TAKE Arrospe taldeak garaipen batekin eman zion amaiera 15/16 denboraldiari Goierri-oxykor taldearen aurka.

Bi baja zituzten partiduari aurre egiteko, batetik Maider min hartuta eta bestetik Ziortza kanpoan zena.

Partidua ez zen ondo hasi takeko neskentzat, aurkariek gogor jokatzen zuten eta gure neskak ez daude ohituta gogortasun horri aurre egitera. Hori horrela, berehala hasi ziren faltak gehitzen euren bizkar gainean. Erasoan aldiz gauzak nahiko erraz ikusten zituzten eta saskiratze errazak lortzeko gai izan ziren partiduak aurrera egin ahala. Atsedenaldira 5 puntuko abantailarekin iritsi ziren eta bazirudien gauzak ondo zihoazela.

Hirugarren laurdenean etorri zen taldearen erakustaldia, errebotea kontrolatu zuten eta kontraeraso azkarrak lortuaz abantaila handitzea lortu zuten. Hemendik amaiera arte denbora guztian aurretik joan ziren, nahiz eta amaieran gauzak estutu garaipena etxean geratu zen.

Urteko balorapen modura esan behar da taldea eman zezakeen mailaren azpitik ibili dela, momentu batzuetan erakutsi du baduela kalitatea eta anbizioa gauzak egin dituena baino hobeto egiteko. Bestalde taldean sortutako giroak ez du preziorik, beti umoretsu eta beti alai, benetan eskertzekoa izan da. Hurrengo urtean jarrai dezazuela saskibaloiaz gozatzen.

menu
menu