Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Merezitako garaipena TAKE Ernioko neskentzat

Urte osoko lana erakutsi zuten beste behin gure neskek Manteo kiroldegian jokaturiko partidan

Kosta zitzaien markagailuan aldea irekitzea lehen laurdenean. Izan ere, defentsako lanean nahiko fin aritu ziren arren lehen minutuetan ez zuten pazientziarik erasoan. Egingarria izan edo ez, zonara gerturatzen zen lehen taldekideari pasea ematen zioten gureek eta beraz, atzean eginiko esfortzu ona ezerezean uzten zuten pase kaskarrek.
Behin zona barnera paseak ematen saiatzeagatik galduriko baloiak saihestuta, gauzak ondo atera zitzaizkion gure infantil nesken taldeari. Jokalari bat ez bazem, bestea zen saskira bidea irekitzen saiatzen zena eta askok eta askok lortu zituzten puntuak euren sarreren bidez. Hauen artean, Saioa izan zen fruitu gehien lortu zituena, jaurtiketa libreen marrara joan baitzen behin eta berriz jasotako faltengatik. Beste gauza bat ordea, berauek saskiratzea da. Hori, denborarekin ikasiko dugu! Kar kar kar.
Partidak erritmo paretsua izan zuen uneoro, aurkariek Tolosarren akatsak edo kanpoko jaurtiketak baliatu zituzten saskiraketak lortzeko, gureek aldiz etengabe sarrerak burutu zituzten, bai bost bosten aurkakoan eta baita kontraerasoan ere. Donostiara joan zen entrenatzailea gustura geratu zen erasoan eginiko lanarekin eta hala geratuko litzateke defentsakoarekin eginiko falta kopuruagatik izan ez balitz. Hori da hori egurra ematea! Braveheart pelikulan baino hildako gehiago egon zitezkeen zelaian gure neskengatik balitz! Ea ikasten dugun noiz izan daitekeen gogorra zelaian, eta noiz ezin den eskua sartu. Gauza bakoitza, tokatzen denean.
Egurra ematetik, esker onekoak izatera pasa ziren gure neskak, asteartean bi entrenatzaileei kantaturiko bertsoak horren lekuko. Jon eta Mikeli gogoratze hutsarekin malkoren bat edo beste erori omen zitzaien etxerakoan! Hau da hau marka!
Emaitza onak lortu ditugula iruditzen zaigu bi entrenatzaileoi. Ez markagailuei dagokienez akaso, baina bai lanari, laguntasunari, hobetzeko nahiari eta umore onari dagozkien ataletan. Bide horretatik etortzen dira ondoren markagailuari loturiko emaitza onak.
Mila esker. Plazer bat izan da.
Zuen bi erreginen partetik (korona gora korona behera, hala beharko du ezta?).

menu
menu