Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Txapelketari neurria hartuaz

Errendimenduko junior mutilek ostiralean jokatu zuten beren lehen partida, beren burua kokatzeko ederki etorri zena

Urte hasieran nahiko lan izaten dute talde gehienek joko, izaera eta jarrerak zehaztu eta logika baten barnean jokatzeko. Ostiralean Arrasateko aurkari gogorrak garbi erakutsi zien gure junior mutilei, talde ideiak pixkanaka barneratzen joan beharko dutela aurten saskibaloian jokatzen zerbait gehiago gozatu nahi badute.


Izan ere, aurrean ideiak nahiko garbi zituen talde bat aurkitu zuten gure mutilek eta arazoak izan zituzten hauen lanari erantzuteko. Paseko marrak ederki estutzen zituzten aurkariek eta erasoan oso garbi zuten zertara jokatu nahi zuten. Aurkarien jokalari handiaren barneraldiek eta 23 zenbakiaren hirukoek min dezente eman zuten partida osoan zehar. Jokalari aurkariak ezagutzea garrantzitsua izango da hemendik aurrera, baina are garrantzitsuagoa atzean gogortasun gehiago izatea eta 1x1eko defentsetan eraginkortasuna areagotzea.


Hala eta guztiz ere, gure mutilek biziraute instinto ederra erakutsi zuten eta ez zieten aurkariei azken minutuak arte lasaitzen utzi. Minutu onak eta txarrak txandakatu bazituzten ere, erasoan momentu askotan oso gauza polittak ikusi ziren eta alor zehatz batzuk hobetuta taldeak maila dezente altuagoan jokatu dezakeela ikusteko balio izan zuen partiduak.


Azken emaitza 53-69 Arrasatearren alde. Zorionak denoi, hasierak ez dira errazak izaten baina jarrera ona izan zen. Autoexigentzia maila areagotuz gero, oso urte ona izan daitekeela ikusi ahal izan genuen!    Urte hasieran nahiko lan izaten dute talde gehienek joko, izaera eta jarrerak zehaztu eta logika baten barnean jokatzeko. Ostiralean Arrasateko aurkari gogorrak garbi erakutsi zien gure junior mutilei, talde ideiak pixkanaka barneratzen joan beharko dutela aurten saskibaloian jokatzen zerbait gehiago gozatu nahi badute.


Izan ere, aurrean ideiak nahiko garbi zituen talde bat aurkitu zuten gure mutilek eta arazoak izan zituzten hauen lanari erantzuteko. Paseko marrak ederki estutzen zituzten aurkariek eta erasoan oso garbi zuten zertara jokatu nahi zuten. Aurkarien jokalari handiaren barneraldiek eta 23 zenbakiaren hirukoek min dezente eman zuten partida osoan zehar. Jokalari aurkariak ezagutzea garrantzitsua izango da hemendik aurrera, baina are garrantzitsuagoa atzean gogortasun gehiago izatea eta 1x1eko defentsetan eraginkortasuna areagotzea.


Hala eta guztiz ere, gure mutilek biziraute instinto ederra erakutsi zuten eta ez zieten aurkariei azken minutuak arte lasaitzen utzi. Minutu onak eta txarrak txandakatu bazituzten ere, erasoan momentu askotan oso gauza polittak ikusi ziren eta alor zehatz batzuk hobetuta taldeak maila dezente altuagoan jokatu dezakeela ikusteko balio izan zuen partiduak.


Azken emaitza 53-69 Arrasatearren alde. Zorionak denoi, hasierak ez dira errazak izaten baina jarrera ona izan zen. Autoexigentzia maila areagotuz gero, oso urte ona izan daitekeela ikusi ahal izan genuen!

menu
menu