Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Ume txikiak ur putzuan bezala.

Hasi du denboraldia TAKE coach taldeak, iazko igoeraren osten ilusio handiarekin eta gauzak ongi egiteko asmoarekin.

Lehen partida Aldezarra B taldearen aurka jokatzea suertatu zitzaien. Lehena izanda ilusio asko zuten jokalariek eta partida txukun hasi zuten, gauzak zuzen eginez eta aurkariari gauzak zail jarriaz. Bazirudien bide onetik zihoala partida lehen laurdena 12-8 etxekoen alde eta sentsazioak ere horrelakoxeak ziren.

Bigarren laurdenetik aurrera ordea taldeak itxura erabat aldatu zuen, urduritasuna nagusitu zen eta baloi errazak galtzen hasi ziren, horren ondorioz aurkariak gero eta errazago jokatu zuen eta etxeko taldeak saskiratzeak lortzeko aukerak asko murriztu ziren. Azken emaitza 33-47.

Aipatu beharra dago taldea saskibaloian jokatzeko modu berrien bila hasi dela eta aurreko larunbatean "eskapismo"-aren bidez saskibaloian jokatzea posible ote den ziurtatzen ibili zirela taldeko kide batzuk. Ez zen nahi bezain ondo atera beraz ez dezazuela zuen taldeetan probatzeko tentaziorik eduki, JEJEJEJE.

Asteburu honetan zarautzen jokatuko dute beste partida zail batean, ea zortea duten eta lehen garaipena erdiesteko gai diren. Animo coach!!

menu
menu