Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Partida txukuna baina emaitza kaskarra

TAKE Orbelak aurkari zail baten aurka egindako lan txukunak ez zion balio izan lehen garaipena poltsikoratzeko

Taldeak etxean jokatzen zuen baina ezohiko ordu batean, gauzak horrela ikuskizuna zegoen taldeak nola erantzungo zion ordu aldaketa horri. Erantzuna bikaina izan zen, lehen minutuetan aurkaria baino gehiago izan zen eta markagailuan 9 puntuko aldea zuen 5. minuturako. Bide horretatik jarraitu zuen taldearen jokoak hirugarren laurdena amaitu zen arte.

Azken laurdenean 7 puntuko abantailarekin sartu zen taldea eta bazirudien garaipena etxean geratuko zela, baina laurden hasiera txar batek zakarrontzira bota zuen aurrez egindako lan txukunarekin lortutako abantaila. 5. minutura arte ez ziren gai izan saskiratze bat lortzeko eta aurkariak aurre hartu zieten inolako eragozpenik aurkitu gabe.

Gauzak horrela, zail jarri zitzaien partida irabaztea, baina azken 2 minutuetan eginiko 9-0 partzial batek partida amaierara berdinduta iristea bideratu zuen, ondorioz luzapena jokatu behar izan zuten mutilek.

Luzapenean azpeitiarrek hobeto jokatu zuten eta merezitako garaipena eraman zuten etxera. Hurrengo partida Aldezarra taldearen aurka izango dute iluntzeko 8tan.

Ezin aipatu gabe utzi taldean jaurtitzaile berri bat jaio dela, John shootander, ea hemendik aurrera bere eskumutur fina kantxaratzen duen partida bakoitzean.

menu
menu