Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Bideari hasiera egokia eman diote senior neskek

TAKE Aralar Kirolakek 42-38 irabazi zuen Donostiako Dolphins taldearen aurka, norgehiagoka oso serio baten ostean.

Denboraldi itxaropentsu bati eman dio hasiera TAKE-ko senior nesken taldeak pasa den larunbat honetan. Eta hasiera polita gainera.

Aurredenboraldia gogorra jasan dute gure neskek, eta lehiatzen hasteko gogoak handiak ziren talde osoan, gogo hauek nahikoak ez baziren, gure liga Vasca-ko kadeteek ez zuten inongo presarik beraien norgehiagoka bukatzeko, senior nesken estreinua atzeratuz. Arratsaldeko 14:30-tan behingoz hasiera eman zitzaion lehiari.

Estreinuko urduritasunak ez ziren inondik agertu TAKE Aralar Kirolak taldean, eta laster hasi ziren gure neskak markagailuan agintzen. Aurten taldearen erakusgarri izan behar duen joko azkar eta agresiboaz baliatuz, baloiak berreskuratzen ziren eta kontraeraso politak ikusi ziren. Hala ere aurkariak ez zituen gauzak erraz jartzen, eta azkar mozten zuten partzial handi bat lortzeko edozein aukera. Nahiz eta Tolosarrak hobeagoak izan, lehenengo laurdenaren bukaeran abantaila soilik 3 puntukoa zen etxekoen alde.

Argi zuten gure neskek partiduak luzeak direla, eta lan berdinarekin jarraitu behar zela, aurkaria nekatu arte. Beraz, bigarrengo laurdenean gauzek bide berdinetik jarraitu zuten, Tolosarrak ziren agintzen zutenak kantxan, baino ez zuten lortzen alde nabarmenik markagailuan, atsedenaldira 27-17ko emaitza TAKE-koen alde.

Askotan arazoa izaten den atsedenaldiaren osteko irteera, ez zen horrela izan larunbat honetan, eta hirugarren laurdenean Tolosarrak izan ziren gose gehiagorekin atera zen taldea, jokoak bizia izaten jarraitu zuen, aurkariari behar bezala estutzen jarraitu zuten defentsan, eta erasoan azkar eta beldurrik gabe jokatzea lortu zuten gure neskek. Gauzak horrela azken laurdenera 11 puntuko abantailarekin sartu ziren TAKE-koak. Jokatutako hiru laurdenak irabaztea lortu zen, abantaila geroz eta handiagoa zen, eta aurkaria gu baino askoz nekatutakoa zegoen. Norgehiagoka hasi baino lehen finkatutako helburuak, ondo betetzen zituzten jokalariek, eta bazirudien garaipena arazo handirik gabe ailegatuko zela…

Baino ai ze zaila izaten den partiduak ixtea! Agian lehen garaipena lortzeko “beldur” hori dela eta, azken 10 minutuak zailenak izan ziren. Balantze defentsiboa ez zen aurreko laurdenetan ikusi zena, laguntzak ez ziren hasieran bezala iristen, eta erasoan lasaitasun falta nabaria zen. Aurkariak 4 puntura murriztu zuen abantaila azken minutuan, hala ere, inongo momentutan ez ziren gehiago gerturatu Donostiarrak, eta etxekoek merezitako garaipena erdietsi zuten denboraldiko lehen jardunaldian. Bukaerako emaitza 42-38 TAKE Aralar Kirolak-en alde.

Baino garaipenaren gainetik, beste batzuk izan ziren eguneko berri onenak. Alegia, taldeak erakutsi zuen gosea (bai partidua aurretik, bai ondoren…), Tolosarrek markatzea norgehiagokaren erritmoa, entrenatu dena kantxan ikustea… eta guzti honen gainetik, talde bat izatearen sentsazioa. Aipagarria izan zen 40 minutuetan zehar aulkitik entzuten ziren animoak, aldaketetan ikusten zen jarrera, taldearen onura bakoitzaren gainetik egotearen sentsazioa (aipatu eta eskertu Lore eta Nerea-ri deialdiaren kanpo geratu izan arren, beste guztiek bezala goiz etorri izana eta batez ere partidu osoan zehar edukitako jarrera, lehengo jardunaldian eredu ezinhobea ezarri dute). Guzti honi jarraipena eman ezkero, garaipenak gehiago edo gutxiago etorriko dira, baino denboraldia arrakastatsua izango da bai edo bai! Beraz zorionak eta berdin jarraitzera neskak!

Hasi besterik ez dugu egin, lan guztia aurretik, baino bidea zuzen aurpegiratu du taldeak, beraz norabide berdinean lanen jarraitzera!

Aupa neskak! Eta 1, 2, 3… TAKE!!!

menu
menu