Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Azken momentuko pattalaldia

Junior neskei azken momentuan egin zien alde eskuetatik garaipenak

Denboraldi berria eta talde berria. Aurretik, milaka momentu bizitzeko eta
milaka emozio sentitzeko. Gogoz agertu ziren gure neskak denboraldiko lehen
partida ofizialarekin zuten hitzordura. Min harturiko jokalariak ere prestu,
laguntzeko eta taldekideak animatzeko.

Beroketa ere ondo hasi zen, arreta behar zen estimuluetan jarrita eta jokatzen hasteko gogo handiak zituztela nabaria zen. Harrapaketan jokatzen
hasita ordea, lehen albiste tristea etorri zen Leire Etxeberriak mina hartubaitzuen beste behin belaunean eta honek ez zion utzi jokatzen. Hemendik aurrera, gehixeago zaindu beharko du bere belaun mindua jokatzen jarraitu nahibadu.

Partidaren hasiera hotz xamarra izan zuten gure neskek. Erritmo biziz hasi ziren jokatzen aurkariak eta saskiraketa onei esker, lehenengo abantailak lortu zituzten. 6-12 lehen laurdenaren amaieran eta gure neskak oraindik berotzeke.

Bigarren laurdenean, defentsako intentsitatea zertxobait igotzearekin
batera eta erasoan aukera garbiak aprobetxatzearekin batera, 15-4ko partziala
lortu eta markagailua irauli zuten gure neskek. Benetan lan ona,  eta hein batean edo bestean denen artean
lortutakoa.

Hirugarren laurdena eta laugarrena ez ziren horren onak izan ordea. Nekeak,
urduritasunak edo dena delakoak eraginda, baloi galduek edota erasoko
erreboteek aurkariei saskiratzeak lortzen lagundu zieten eta horrela
markagailuan pixkanaka pixkanaka gerturatzen lagundu.

menu
menu