Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

LANDABERRI HAUNDI 34 – 24 TAKE ERNIO

Denboraldiko lehen partidua izan zen larunbatekoa, aurrerantzean lanean jarraitu behar dutela ikusteko balio izan zuena.

Larunbata goizeko 8:30ak. Begi bat ireki ezinik, almohada markak aurpegian, gosaria eztarritik korrika jaisteko lanetan… Zein ederra den larunbatak horrela hastea, saskibaloian jolasteko bada, noski! Hilabete inguru entrenatzen pasa ondoren heldu zen TAKEko infantil neskek aspalditik espero zuten eguna; denboraldiko lehen norgehiagoka.

Urduritasuna. Aurrez ikasitako guztia kantxaratzeko garaia iritsi zen, baina tamalez, erabaki txarrek eta azkar jolastu nahiak gain hartu zion tolosarren grinari. Lasarteko jokalariek gogor estutu zuten defentsan, hasieratik markagailuan aurretik ipiniaz.

Gogoa erakutsi zuten bai, baina esan bezala urduritasunak irabazi zuen. Hala ere, mila gauza ikasteko dituztela ikusi zuten, gauzak hobetu ahala emaitzak iritsiko direla konturatuz. Larunbatean markagailuak 10 puntuko aldea erakutsi zuen. Asteartean entrenatzen jarraitzeko gogoa 10ekoa da. Kasualitatea? Ez dugu uste.

1,2,3 TAKE!

menu
menu