Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Amarotz estreinatu da aurtengo denboraldian

Etxetik kanpo jokatu zuten gure infantil mutilek lehen partidua

Pasa den larunbatean jolastu zuten Ordizian Take Amarotzekoek Hotel Castillo OKEren aurka denboraldiko lehen partidua. Taketarrak gogotsu zeuden eta indartsu atera ziren hasieratik.

Lehen zatian nabarmen izan ziren Ordiziakoak, baina atsedenaldi ondoren gose askorekin atera ziren gureak eta bigarren zatia irabazi zuten. Hala eta guztiz ere ez zen nahikoa izan eta Ordiziakoek eraman zuten garaipena.


Lehen partidua bezala gustura geratu ginen, entrenatzaile bezala nire lehen partidua zen eta elkarren artean lagunduz zailtasunak gainditu eta etxera gustura bueltatu ginen. Oso denboraldi polita dugu aurretik eta seguru nago asko disfrutatuko dugula astean zehar entrenamentuetan lan egin ezkero.


Eutsi goiari mutilak! 1,2,3...TAKE!!!!

menu
menu