TAKE Txindoki txiki hasi da lanean!
Usabal kiroldegian jokatu zuten gure neskek denboraldiko eta beraien kirol ibilbideko lehen partidua
Ligako lehenengo partidua, hobetzeko emaitza. Urduritasunak gaindituta, gogotsu hasi ziren gure neskak.
Oso ondo hasi ziren jolasten, atentzioa jarri zuten eta baita entrenatzaileok esandakoari men egin ere. Baina azkeneko 20 minutuetan, nahiz eta entrenatzaileok behin eta berriz esan zer egin edo zer ez, ez zuten kasurik egin eta emaitza txarra lortu genuen. Hala ere, egindako lanarekin oso pozik gaude ez baita erraza lehen aldiz Zarautzen kontra jokatzea. Kar kar kar.
Akatsetatik ikasiko dugu. Horretarako gaude, ezta? Atope disfrutatzea da gauza eta gogoak mantentzen baditugu irabazleak bihurtuko gara. Aupa neskak!!