Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE ERNIO 33 – 15 OIARTZUNGO SASKILAGUNAK SKL

Urduritasunak atzean utzi eta saskibaloiaz gozatzeko aukera izan zuten TAKEko infantil neskek larunbat goizean.

Larunbatean goizeko 9:00etan, Tolosako Usabal kiroldegia esnatzen ari zen bitartean, infantil neskak gogotsu, partidu bikaina jolastekotan kantxaratu ziren. Aurreko astean izandako ahulguneak hobetzekotan noski. Astean zehar ondo egin zuten lan eta asteburuko partidua izan zen horren erakusle.

Emaitza alde batera utzita, hainbat hobekuntza arrasto erakutsi zituzten, batez ere defentsan. Laguntzak hobetu zituzten, baloia erasotu zuten… Gainera, pase eta baloi galduen kopurua gutxitu zuten. Hobetzeko gauzak bai noski, baina hauek egongo ez balira, entrenamenduetan zer egingo genuke?

Ikusle, jokalari eta entrenatzaileak pozik partiduarekin, larunbata gozatzeko aitzakia bikainarekin. Gainera taldeko argazkia aterata, sare sozialei sua emateko prest gure neskak! A zer pagotxa!

Horixe ba, aste honetan ere lanera! 1,2,3 TAKE!!

menu
menu